1. Identifikazio eremua
1.1. Erreferentzi kodea
AHPG-GPAH
1.2. Izenburua edo gaia
Usurbilgo zenbaki-eskribautza
1.3. Data (k)
1556
/ 1854
. Usurbil
1.4. Deskribapen maila
Funtsaren 2. atala
1.5. Kopurua, euskarria edota neurria
132 un.
2. Testuinguru eremua
2.1. Ekoizlearen izena
Usurbilgo zenbaki-eskribautza.
, Ekoizlea
2.3. Zaintzaren historia
Usurbilgo Udal Artxiboa bi aldiz erre egin zuten. Lehenengoa, XIX. mendearen erdialdera eta bigarrena, 1907an izan zen. XIX. mendearen erdialdera erreketan akta batean dokumentazioa erre egin zela jaso zen. Horregatik guztiagatik posible da XIX. mendeko Usurbilgo protokolo batzuk ez aurkitzea (Maria Angeles Altuna 23.02.2005). Erreketen dokumentu erreferentziak Lourdes Odriozolak liburu batean Usurbili buruzko argitaratuko ditu.
XVIII. mendeko erdialdera arte notario-agiriak eskribauek beraiek gordetzen zituzten haien etxeetan. Eskribauek ez zuten gordetzen beraiek sortutako agiriak bakarrik aurreko eskribauenak ere bai.
Notario-agiriak XIX. mendetik aurrera udaletxeetan gordetzen dira, baina 1862. urteko Notaritzarako Legeak notario-barrutiko agirien bilketa agintzen du, kasu honetan protokoloak Bergarako barruti notarialeko artxibora eraman ziren.
Probintziako Artxibo Historikoak sortzen zuen 1931. urteko aginduak eta 1942. urtean Gipuzkoako Protokoloen Artxiboaren sorrerak notario-agirien biltze prozesua suposatzen dute. Horrela barruti-notarialeko agiriak, kasu honetan Bergarakoak, Oñatira bidaltzen dira, eta handik aurrera GPAHan zaintzen dira.
2.4. Sartzeko modua
Usurbilgo eskribautzako dokumentazioa 1944. urtearen inguruan sartu zen Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoan, Donostiako notario-barrutiko beste dokumentazioarekin batera.
4. Sarbide eta erabilpen baldintzen eremua
4.1. Sarbide baldintzak
Mugarik gabeko kontsulta. Eskritura bakar batzuk ezin dira kontsultatu egoera txarretan baitaude.
4.2. Kopiak arautzen dituzten baldintzak
Ez dago kopiak ateratzeko mugarik kasu bakar batzuetan izan ezik, non baldintza fisiko txarrak direla medio ez den komenigarria agiriak manejatzerik.
4.3. Dokumentazioaren hizkuntza/idazketa
Gaztelania.
4.5. Deskripziorako baliabideak
Aurkibideak: AROZENA, Fausto. Los protocolos guipuzcoanos. Reseña e Índices. Donostia: 1947.
Notari-protokoloen erdia baino gehiagok, euren eskrituren aurkibideak dituzte. Aurkibideak protokoloaren barnean zein kanpoko aldean topa daitezke. Hortaz gain, zenbait kasutan, emaileen aurkibideak ikusgai dira, non, alfabetikoki eskrituren interesatuak identifika baititzakegu.
7. Deskripzioaren kontrolaren eremua
7.1. Artxibariaren oharra
Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa. Ramon Martin Suquia.
7.3. Deskribapen datak
2008
|