Resultados / Catálogo Nueva busqueda Nueva busqueda    Documentos a reproducir seleccionados hasta este momento    Ayuda Ayuda  
 

 * Izartxoa aurrean duten testuek, oraingoz, gaztelaniaz daude bakarrik.
Seleccionar para reprografiar Seleccionar para reprografiar
Imprimir Imprimir
Imprimir imagen Imprimir imagen
Enlace permanente Imprimir
Idiomas: Euskara, Castellano, Todos Idiomas
 
 
 
GFAko artxibo historikoak > Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa > Estatuko Administrazioaren funtsak Gipuzkoan

 
1. Identifikazio eremua
1.2. Izenburua edo gaia
Gipuzkoako Espetxeak
1.3. Data (k)
1887 / 1956
1.4. Deskribapen maila
Funtsa
1.5. Kopurua, euskarria edota neurria
195 instalazio-unitateak

2. Testuinguru eremua
2.1. Ekoizlearen izena
Saturrarango Emakumeen Espetxe Zentrala.
Donostiako Probintzia-espetxea.
Tolosako Barrutiko Espetxea.
Azpeitiko Barrutiko Espetxea.
Bergarako Barrutiko Espetxea.
2.3. Zaintzaren historia
Donostiako Probintzia-espetxean (Ondarretan auzoan kokatuta zegoena) zentralizatu zen zenbait espetxetako dokumentazioa gordetzea: Saturrarango Emakumezkoen Espetxe-zentralakoa (1938-1944), Azpeitiko barrutiko espetxekoa (1905-1944), Tolosako barrutiko espetxekoa (1901-1944), eta Bergarako barrutiko espetxekoa (1904-1924), eta Donostiako Probintzia-espetxekoa (1890-1958). Ondoren, Ondarretatik dokumentazioa tokiz aldatu zuten Martuteneko Donostiako Probintzia-espetxe berrira.
2.4. Sartzeko modua
Transferentzia Fecha de entrada: 2007
Transferentzia Fecha de entrada: 2008

3. Edukiaren eta egituraren eremua
3.1. Edukia eta garrantzia
XIX.mendearen erdialdetik aurrera, probintziako hiriburuko espetxea, barrutiko espetxeak eta udal biltegiak zeuden Gipuzkoan.
XX.mendearen erdialdera arte, espetxe horiek izen-aldaketak izan zituzten, noski, garaiko legeak araututa, eta espetxeen sailkapen-taldeak aldatzen ziren heinean.
Dokumentazioak jatorria du Donostiako Probintiza-espetxean (1890-1902 bitartean, Donostiako Espetxe Zentzagarria eta Barrutikoa izendatu zen; eta 1913ra arte, Donostiako Prebentziozko Espetxea) Bergarako, Azpeitiko eta Tolosako Barrutiko espetxeetan (1902-1913 bitartean, prebentziozko espetxeak izendatu ziren; eta 1913tik aurrera, barrutiko espetxeak) eta Saturrarango Emakumeen Espetxe Zentralan (1938tik aurrera, hotel- bainutxea erabili zuten helburu horrekin).
Espetxe bakoitzeko espediente prozesal ugari daude. Halaber, kontserbatzen dira errolda-zedulak, espetxe bakoitzeko presoen alta eta bajen erregistroa, korrespondentzia, delituaren araberako erregistro-orriak, eta espetxeen kontrol funtzionamendu egokia izateko sortutako erlazioak.
3.4. Antolaketa
Dokumentazioaren bilketa Donostian zentralizatzean, espediente prozesalak transferitu ziren, funts baten serie bakar gisa (2007an eta 2008an).
Eta hori dela eta, urte askotan zehar, dokumentu horiek Martuteneko funtsatzat jo izan dira. Baina, egia esan, dokumentazioa hainbat espetxetatik dator. Gipuzkoako espetxe bakoitzean funtzio bera errepikatzen denez, eta Donostiako Espetxe Zentroaren (Martutenen dagoena) legezko funtzioaren transferentzia denez, dokumentu-funtsatzat hartu da.
Dokumentu-unitate bakoitzari unitate ekoizlea esleitu zaio espetxe bakoitzeko espedienteak identifikatuz eta, horrela, testuinguru bat izateko. Momentuz, funts horri Gipuzkoako Espetxeak deitzea erabaki da, artxiboan gordetzen den dokumentazioa testuinguru batean kokatzeko.
Gaur egun, Donostiako espetxean, espetxeratuen espediente prozesalez gain, espetxeetako funtzionamenduari buruzko dokumentazioa gordetzen da.

4. Sarbide eta erabilpen baldintzen eremua
4.1. Sarbide baldintzak
Sarbide mugatua dago, 3/2018 Lege Organikoak Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa dioena jarraituta.
4.5. Deskripziorako baliabideak
Aurkibideak:
Gipuzkoako Espetxe Zentroen datu-basea


Gako-Hitzak
Gaiak
Espetxea : Gaia
Real decreto del 14 de abril de 1834, sobre la ordenanza general de los presidios del reino : Araua
Ley del 26 de julio de 1849, estableciendo un régimen general de prisiones, cárceles y casas de corrección : Araua
Real decreto del 10 de marzo de 1902, reformando la actual clasificación de los Establecimientos penales : Araua
Real decreto del 5 de mayo de 1913, disponiendo que la organización del personal de las Prisiones, así como el régimen y funcionamiento de éstas, se sujeten á las disposiciones que se publican, y perfeccionando en la forma que se indica los importantes servicios penitenciarios : Araua
Real decreto del 14 de noviembre de 1930, aprobando el Reglamento orgánico de los servicios de Prisiones, que se inserta : Araua
Orden de 29 de febrero de 1940 reorganizando la inspección del Servicio de Prisiones y dejando en suspenso los artículos 417 al 427 del Reglamento de dicho Servicio : Araua


Nivel inferior  
 
GR Zuzendaritza 1890 / 1944
GR Presoen araubidea 1887 / 1956
Número de registros: 2        1 de 1
 
     

© OdiloTID. Todos los derechos reservados.