1. Identifikazio eremua
1.1. Erreferentzi kodea
AHPG-GPAH INE
1.2. Izenburua edo gaia
Gipuzkoako Estatistikako Probintzia-ordezkaritza (INE).
1.3. Data (k)
[o]
1861
/ 1969
1.4. Deskribapen maila
Funtsa
1.5. Kopurua, euskarria edota neurria
503 dokumentu-sorta, 87 liburu,
2. Testuinguru eremua
3. Edukiaren eta egituraren eremua
3.1. Edukia eta garrantzia
Estatuaren sorrerak informazio sistema bat sortu zuen. Sistema horietako bat aparatu estatistikoak ziren, XVIII. mendean sortuak eta XIX. mendean modu sistematikoan garatu zirenak. Gipuzkoako dokumentu zaharrenak Probintziako Estatistika Batzordearen aktak dira. Batzorde hori, lehen estatistika erakunde probintziala izan zen, eta bera arduratzen zen estatistika lanak zuzentzeaz, ikuskatzeaz eta galdetegiak egiteaz. Behin hori gauzatuta, udaletan banatzen zen. 1877an sortu ziren zerbitzu probintzialak lan estatistikoen buru batekin. Aurrerago, estatuk administrazioak baliabide ekonomikoak bideratu zitzakeen neurrian, langile kopuruak gora egin zuen. Bien bitartean, udalen elkarlana ezinbestekoa izan zen datu bilketan, hala nola, Biztanleria Erroldaren Probintzia Batzordeak eta udal batzordeek egindako lana ere nabarmendu zitekeen. Dokumentazioan oso presente dago Gobernadore Zibilak, Biztanleria Erroldaren Probintzia Batzordeko presidenteak, izan zuen egitekoa edo rola. Gainera, Gobernadore Zibila izan zen estatuaren ordezkaria probintzian, eta udalekin bitartekari gisa ibili behar zuena datuak biltzen laguntzeko eta estatuko estatistika-zerbitzuaren jarraibideak betetzeko. Gipuzkoako estatistika-zerbitzuak hainbat izen izan zituen: 1877tik 1905era, estatistikako probintzia-zerbitzua izan zen; 1905etik 1945era, estatistikako probintzia-sekzioa; eta 1945etik aurrera, egungo Estatistikako Institutu Nazionalaren menpe dagoen Estatistikako Probintzia-ordezkaritza. Azken izendapen hori aukeratu dugu dokumentu-funtsa izendatzeko orduan, izen horrekin egin duen jarduerarik luzeena izan baita.
3.4. Antolaketa
Estatistikako probintzia-bulegoek sortutako dokumentazioa hiru bloketan bana daiteke: lehena, zerbitzuaren beraren dokumentazio administratiboa da; bigarrena, zerbitzu horrek sortutako dokumentuak dira, Madrilgo zerbitzu zentraletara bidaltzeko estatistika-datuak biltzearen ondorioz metatutakoak; eta hirugarrena, Geografia eta Estatistika Institutuaren menpe zegoen garaiko lan geodesikoei buruzko dokumentazioa da, izan ere, erakunde horren zereginetako bat zen. 2019ko azken seihilekoan birplanteatu da 2011ko antolaketa. Horretarako, NEDAren erakunde-erlazio eredu kontzeptuala hartu da kontuan eta horren arabera deskribatu da, koadro funtzional bat diseinatzeko. Honako zeregin hauek eraman zituzten: Dokumentu-unitate guztiei gehitu zaizkie beren ekoizlea edo zerikusia duten eragileak; datak berrikusi dira; legeria dagokion mailarekin lotu da. Eta azkenik, maila bakoitzeko deskribapen informazioa osatu eta beste deskribapen eremu gehiago gehitu dira. 2011n egindako lana oso antolaketa intelektuala zenez, eta erakundearen tamainarekin berarekin bat ez zetorrela ikusita, funtsa berrantolatzeko beharra ikusi zen, zerbitzu hori aurrera eramaten zuen barne-antolamenduarekiko adeitsuagoa izateko.
4. Sarbide eta erabilpen baldintzen eremua
4.1. Sarbide baldintzak
Oro har, irispide askekoa da, banakako pertsonei buruzko datu edo informazio duten dokumentuetan izan ezik. Azken horietan, sarbide mugatua dago, 3/2018 Lege Organikoak Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa dioena jarraituta.
Xahututako dokumentazioa irizpide garaikideen arabera baloratu ez bazen ere, artxiboaren inbentario bati esker jakin dezakegu 231 dokumentu-sorta xahutu zirela hainbat aginduren bidez: 1940ko maiatzaren 21eko aginduarekin 185 dokumentu-sorta xahutu ziren. 1945eko irailaren 12ko aginduarekin 21 dokumentu-sorta xahutu ziren. 1961eko ekainaren 3ko aginduarekin, 6 dokumentu-sorta xahutu ziren. 1961eko uztailaren 15eko aginduarekin, 19 dokumentu-sorta xahutu ziren.
4.5. Deskripziorako baliabideak
Aurkibideak: Deskribapen-tresna hauek daude: 1928ko Artxiboaren aurkibidea. 1928ko dokumentazioaren inbentarioa. 1914ko Artxiboaren aurkibidea. 1914ko dokumentazioaren inbentarioa. 1928ko espedienteen erregistroak. 1914ko espedienteen erregistroak. 1906ko espedienteen eta dokumentu-sorten inbentarioak. Itsasotik sartu eta irteteko bidaiarien fitxategiaren datu-basea.
7. Deskripzioaren kontrolaren eremua
7.1. Artxibariaren oharra
Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa
7.3. Deskribapen datak
2020/04/01
Gako-Hitzak
|