1. Identifikazio eremua
1.1. Erreferentzi kodea
AHPG-GPAH INE
1.2. Izenburua edo gaia
Biztanleen udal-erroldaren espediente orokorra.
1.3. Data (k)
[o]
1928
/ 1967
1.4. Deskribapen maila
Funtsaren 3.atala
1.5. Kopurua, euskarria edota neurria
25 dokumentu-sorta,
2. Testuinguru eremua
3. Edukiaren eta egituraren eremua
3.1. Edukia eta garrantzia
Gipuzkoako udalerrietako biztanleen erroldetako korrespondentzia, zirkularrak, zenbakizko laburpenak eta zuzenketak daude Erroldak 5 urtean behin egiten ziren, eta urtero berresten ziren. Errolda eta koaderno laguntzailea alkateak eta udal idazkariak baimentzen zituzten. Errolda Probintziako Estatistika Ataleko buruak onartzen zuen, eta zenbakizko laburpena estatistika zerbitzu horri bidaltzen zitzaion.
3.4. Antolaketa
Estatistika-zerbitzua espediente orokorra izeneko dokumentu-multzo batean oinarrituta antolatu zen. Espediente orokorra Madrilgo zerbitzu bakoitzetik bidalitako dokumentazioaren metaketagatik irekitzen zen, eta kasu askotan, zerbitzuaren izen hori bat zetorren zenbait estatistika motekin. Eta, dokumentazioa 'espediente orokorraren' paper-sortan sartu ezean, espediente orokorraren jarraipena izango den 'hijuela' (artxibotik dokumentazio osagarri moduan izendatu duguna) izeneko beste dokumentu-sorta bat sortzen zen. Espediente orokor gehienetan, espedientean jasotako korrespondentziaren erregistro-liburu bat gordetzen da. Tresna hau oso baliagarria izan daiteke informazioa aurkitzeko.
4. Sarbide eta erabilpen baldintzen eremua
4.1. Sarbide baldintzak
10 paper-sorta (1923-1934) xahutu ziren 1940ko maiatzaren 21eko aginduaren bidez.
6. Oharren eremua
6.1. Oharrak
Nahiko ohikoa da populazio-errolda eta biztanleen udal-errolda berdintzea. Lehenengoa probintziako zerbitzuak 10 urtean behin egindako estatistika da, eta borondatez betetzekoa. Eta bigarrena, berriz, administrazio-erregistro bat da, nahitaez inskribatu beharrekoa, udalerriko bizilagunak jasotzen dituena, eta etengabe eguneratzen dena. Gainera, udalek populazio-erroldak egiteko betebeharra dute.
7. Deskripzioaren kontrolaren eremua
7.1. Artxibariaren oharra
Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa
7.3. Deskribapen datak
2020/04/01
Gako-Hitzak
|