Resultados / Catálogo Nueva busqueda Nueva busqueda    Documentos a reproducir seleccionados hasta este momento    Ayuda Ayuda  
 

 * Izartxoa aurrean duten testuek, oraingoz, gaztelaniaz daude bakarrik.
Seleccionar para reprografiar Seleccionar para reprografiar
Imprimir Imprimir
Imprimir imagen Imprimir imagen
Enlace permanente Imprimir
Idiomas: Euskara, Castellano, Todos Idiomas
 
 
 
GFAko artxibo historikoak > Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa > Estatuko Administrazioaren funtsak Gipuzkoan > Gipuzkoako Estatistikako Probintzia-ordezkaritza (INE). > Estatistika zerbitzuak > Gizarte eta politikaren estatistikak. > Kultura

 
1. Identifikazio eremua
1.1. Erreferentzi kodea
AHPG-GPAH INE
1.2. Izenburua edo gaia
Kultura-estatistiken espedienteak.
1.3. Data (k)
[o] 1947 / 1968
1.4. Deskribapen maila
Funtsaren 4.atala
1.5. Kopurua, euskarria edota neurria
5 dokumentu-sorta,

2. Testuinguru eremua
3. Edukiaren eta egituraren eremua
3.1. Edukia eta garrantzia
Barnean aldizkako prentsaren, meteorologiaren, irrati fusioaren eta liburutegien mugimenduaren inguruko estatistikak daude. Gipuzkoan argitaratutako egunkarien, aldizkarien eta memorialen zerrenda nominalak aurki daitezke. Halaber, aldizkako prentsaren estatistika eta haren buletinak (galdetegiak) egiteko korrespondentzia dago.
Meteorologiari dagokionez, Igeldoko meteorologia-zentroak jasotako meteorologia-behaketen hiru hilean behingo eta urteko laburpenak gordetzen dira. Datu horiek biltzea ezinbestekoa zen nekazaritza, nabigazioa eta beste jarduera batzuk zer baldintzatan egiten ziren jakiteko.
Irrati fusioari dagokionez, irrati fusioko estatistiken galdetegiak eta irrati-hargailuen zerrendak daude, markaren eta lanpara kopuruaren arabera sailkatuta.
Eta liburutegien mugimenduari dagokionez, obra eta irakurleen hiruhileko eta urteko laburpenak kontsulta daitezke. Baita liburu dendetan saldutako obren zerrendak ere. Izan ere, Gipuzkoako hiriburuko eta udalerrietako liburutegietako obren eta irakurleen mugimenduak hartzen baititu.
3.4. Antolaketa
Estatistika-zerbitzua espediente orokorra izeneko dokumentu-multzo batean oinarrituta antolatu zen. Espediente orokorra Madrilgo zerbitzu bakoitzetik bidalitako dokumentazioaren metaketagatik irekitzen zen, eta kasu askotan, zerbitzuaren izen hori bat zetorren zenbait estatistika motekin. Eta, dokumentazioa 'espediente orokorraren' paper-sortan sartu ezean, espediente orokorraren jarraipena izango den 'hijuela' (artxibotik dokumentazio osagarri moduan izendatu duguna) izeneko beste dokumentu-sorta bat sortzen zen.
Espediente orokor gehienetan, espedientean jasotako korrespondentziaren erregistro-liburu bat gordetzen da. Tresna hau oso baliagarria izan daiteke informazioa aurkitzeko.

5. Lotutako dokumentazioaren eremua
5.3. Deskribapen unitateak
Atal honetan jasotako informazioa atal hauetako dokumentuen artean ere aurki daiteke:
Osasun-estatistikak
Gizarte- eta Lan- estatistikak
Estatistika bereziak.

7. Deskripzioaren kontrolaren eremua
7.1. Artxibariaren oharra
Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa
7.3. Deskribapen datak
2020/04/01

Gako-Hitzak

Nivel inferior  
 
EX Kultura- maila eta ekipamenduen inkesta betetzeko metatze-espedientea. 1968
EX Kultura-estatistiken espediente orokorra. 1947 / 1950
EX Kultura-estatistiken espediente orokorra. 1947 / 1949
EX Kultura-estatistiken espediente orokorra. 1950 / 1954
EX Kultura-estatistiken espediente orokorraren dokumentazio osagarria. 1950 / 1954
Número de registros: 5        1 de 1
 
     

© OdiloTID. Todos los derechos reservados.