Resultados / Catálogo Nueva busqueda Nueva busqueda    Documentos a reproducir seleccionados hasta este momento    Ayuda Ayuda  
 

 * Izartxoa aurrean duten testuek, oraingoz, gaztelaniaz daude bakarrik.
Seleccionar para reprografiar Seleccionar para reprografiar
Imprimir Imprimir
Imprimir imagen Imprimir imagen
Enlace permanente Imprimir
Idiomas: Euskara, Castellano, Todos Idiomas
 
 
 
GFAko artxibo historikoak > Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa > Estatuko Administrazioaren funtsak Gipuzkoan > Gipuzkoako Estatistikako Probintzia-ordezkaritza (INE). > Estatistika zerbitzuak > Gizarte eta politikaren estatistikak. > Hauteskundeak

 
1. Identifikazio eremua
1.1. Erreferentzi kodea
AHPG-GPAH INE
1.2. Izenburua edo gaia
Zinpeko erroldaren estatistikaren espedienteak.
1.3. Data (k)
[o] 1930 / 1935
1.4. Deskribapen maila
Funtsaren 4.atala
1.5. Kopurua, euskarria edota neurria
4 dokumentu-sorta,

2. Testuinguru eremua
3. Edukiaren eta egituraren eremua
3.1. Edukia eta garrantzia
Korrespondentzia, zirkularrak eta zerrenda ziurtatuak (auzipetuen, aflikzio- edo zuzenketa-zigorretara kondenatuak izan zirenen, eta bi aldiz edo gehiagotan instrukzio-epaitegiek delituagatik kondenatuak izan zirenen, onura publikoaren laguntza jaso zuten gizabanakoen, zinegotzien edo zinegotzi ohien, probintziako diputatuen eta herriko zergadun nagusien ingurukoak) daude.
Halaber, honako dokumentu hauek ere aurki daitezke: epaimahaien behin betiko zerrendak; udalen epaimahaien behin betiko zerrendetan agertzen diren gizabanakoen zenbakizko laburpenak; zinpeko zerrendetako akatsak erreklamatzeko espedienteak, eta abar.
Eta azkenik, kontratatutako langileen nominak eta gastuen kontuak agertzen dira, epaimahaien zerrendak egiteko.
1931ko apirilaren 27ko Dekretuari esker (epaimahaien zerrendak osatzeari buruzkoa), badakigu nork zuen eskubidea zerrendetan agertzeko edo ez, eta zein zen zerrenda horiek egiteko prozedura. Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegiek zerrenda ziurtatuak bidaltzen zizkioten Ordezkaritzari, epaimahaikide izateko gaitasunik ez zuten gizabanakoenak (auzipetuak, kondenatuak, gaitasunik gabeko hautsiak eta errudun deklaratu ez ziren lehiakideak).
Ondoren, udalek Ordezkaritzari zerrenda ziurtatuak bidaltzen zizkioten ongintza publikoaren laguntza jaso zuten pertsonen, hildako epaimahaikideen eta zerrendetan agertzeko eskubidea zuten pertsonen ingurukoak.
Ogasuneko ordezkariak, aldiz, probintziako zordunen zerrenda ziurtatuak bidaltzen zizkion.
Ziurtatutako zerrendak jaso ondoren, Ordezkaritzako langileek behin betiko zerrendak egiten zituzten, eta erreklamaziorik jaso ezean, Probintzia Auzitegiko presidenteari kopia bat eta Gobernadore Zibilari beste bat bidaltzen zitzaizkien, gero buletinean argitaratzeko.
3.4. Antolaketa
Estatistika-zerbitzua espediente orokorra izeneko dokumentu-multzo batean oinarrituta antolatu zen. Espediente orokorra Madrilgo zerbitzu bakoitzetik bidalitako dokumentazioaren metaketagatik irekitzen zen, eta kasu askotan, zerbitzuaren izen hori bat zetorren zenbait estatistika motekin. Eta, dokumentazioa 'espediente orokorraren' paper-sortan sartu ezean, espediente orokorraren jarraipena izango den 'hijuela' (artxibotik dokumentazio osagarri moduan izendatu duguna) izeneko beste dokumentu-sorta bat sortzen zen.
Espediente orokor gehienetan, espedientean jasotako korrespondentziaren erregistro-liburu bat gordetzen da. Tresna hau oso baliagarria izan daiteke informazioa aurkitzeko.

4. Sarbide eta erabilpen baldintzen eremua
4.1. Sarbide baldintzak
6 paper-sorta (1932-1934) xahutu ziren 1940ko maiatzaren 21eko aginduaren bidez.

7. Deskripzioaren kontrolaren eremua
7.1. Artxibariaren oharra
Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa
7.3. Deskribapen datak
2020/04/01


Nivel inferior  
 
EX Zinpeko erroldaren estatistikaren espediente orokorra. 1931 / 1932
EX Zinpeko erroldaren estatistikaren espediente orokorra. 1932 / 1933
EX Zinpeko erroldaren estatistikaren espediente orokorra. 1933 / 1934
EX Zinpeko erroldaren estatistikaren espediente orokorra. 1935
Número de registros: 4        1 de 1
 
     

© OdiloTID. Todos los derechos reservados.