1. Identifikazio eremua
1.1. Erreferentzi kodea
AHPG-GPAH INE
1.2. Izenburua edo gaia
Justizia-estatistikaren espedienteak.
1.3. Data (k)
[o]
1947
/ 1959
1.4. Deskribapen maila
Funtsaren 4.atala
1.5. Kopurua, euskarria edota neurria
5 dokumentu-sorta,
2. Testuinguru eremua
3. Edukiaren eta egituraren eremua
3.1. Edukia eta garrantzia
Korrespondentzia, 1952ko probintzia-izendegi judiziala egiteko fitxak, eta suizidioen hiruhileko parteak daude. Halaber, 1956ko probintzia-izendegi judizialaren laburpena eta arlo penalaren estatistikarako kondenatuen buletinak aurki daitezke. Erakunde judizialek arlo penalari, zibilari, administrazioarekiko auziei, ezkontza-deuseztasunari eta ezkontideen banantzeari buruzko buletinak eta laburpenak bidaltzen zizkioten Ordezkaritzari. Hala ere, ez dago dokumentazio hori. 1952. urtetik aurrera, ekainaren 30eko Aginduaren bidez, Estatistika Institutu Nazionalari zenbait estatistika judizial enkargatu zitzaizkion epaitegi eta auzitegiekin lankidetzan, delinkuentziaren alderdiak, familia-erakundearen sendotasuna eta arlo penal, zibil eta administrazioarekiko auzien arloko kasuak ezagutzeko. Legearen eranskinean, buletinen eta laburpenen bidalketa erregularizatzen da, epaitegi, entzunaldi eta auzitegi bakoitzaren epeak eta gaiak zehaztuta.
3.4. Antolaketa
Estatistika-zerbitzua espediente orokorra izeneko dokumentu-multzo batean oinarrituta antolatu zen. Espediente orokorra Madrilgo zerbitzu bakoitzetik bidalitako dokumentazioaren metaketagatik irekitzen zen, eta kasu askotan, zerbitzuaren izen hori bat zetorren zenbait estatistika motekin. Eta, dokumentazioa 'espediente orokorraren' paper-sortan sartu ezean, espediente orokorraren jarraipena izango den 'hijuela' (artxibotik dokumentazio osagarri moduan izendatu duguna) izeneko beste dokumentu-sorta bat sortzen zen. Espediente orokor gehienetan, espedientean jasotako korrespondentziaren erregistro-liburu bat gordetzen da. Tresna hau oso baliagarria izan daiteke informazioa aurkitzeko.
5. Lotutako dokumentazioaren eremua
5.3. Deskribapen unitateak
Atal honetan jasotako suizidioen parteen informazioa atal hauetako dokumentuen artean ere aurki daiteke: Estatistika bereziak (1914-1927, 1938-1939) Osasun-estatistikak (1934, 1935, 1948, 1950) Biztanleriaren mugimendu naturalaren estatistika(1936, 1938) Demografia- estatistikak (1940-1949).
7. Deskripzioaren kontrolaren eremua
7.1. Artxibariaren oharra
Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa
7.3. Deskribapen datak
2020/04/01
Gako-Hitzak
|