1. Identifikazio eremua
1.1. Erreferentzi kodea
AHPG-GPAH INE
1.2. Izenburua edo gaia
Estatistika berezien espedienteak.
1.3. Data (k)
[o]
1914
/ 1940
1.4. Deskribapen maila
Funtsaren 3.atala
1.5. Kopurua, euskarria edota neurria
9 dokumentu-sorta,
2. Testuinguru eremua
3. Edukiaren eta egituraren eremua
3.1. Edukia eta garrantzia
Funtsaren atal honek hezkuntzari, osasunari, justiziari, obra publikoei eta abarri buruzko estatistikak jasotzen ditu, inolako barne antolaketarik gabe, modu desordenatuan metatzen dira. Higieneari, ongintzari, aldizkako prentsari, argitalpenei, bromatologiari, meteorologiari, batez besteko prezioei, urtekari estatistikoei, eskola partikularrei, ofiziozko zentroei eta abarri buruzko informazioa kontsulta daiteke.
3.4. Antolaketa
Estatistika-zerbitzua espediente orokorra izeneko dokumentu-multzo batean oinarrituta antolatu zen. Espediente orokorra Madrilgo zerbitzu bakoitzetik bidalitako dokumentazioaren metaketagatik irekitzen zen, eta kasu askotan, zerbitzuaren izen hori bat zetorren zenbait estatistika motekin. Eta, dokumentazioa 'espediente orokorraren' paper-sortan sartu ezean, espediente orokorraren jarraipena izango den 'hijuela' (artxibotik dokumentazio osagarri moduan izendatu duguna) izeneko beste dokumentu-sorta bat sortzen zen. Espediente orokor gehienetan, espedientean jasotako korrespondentziaren erregistro-liburu bat gordetzen da. Tresna hau oso baliagarria izan daiteke informazioa aurkitzeko.
5. Lotutako dokumentazioaren eremua
5.3. Deskribapen unitateak
Atal honetan jasotako informazioa atal hauetako dokumentuen artean ere aurki daiteke: Osasun-estatistikak Kultura-estatistikak Suizidio-estatistikak Justizia-estatistikak Urtekari estatistikoak Errepide eta bideetako zirkulazio-istripuen estatistikak Ordainketen etenaldien eta porroten estatistikak Kontsumoko gaien batez besteko prezioaren estatistikak Gizarte- eta lan-estatistikak Populazio-erroldaren estatistikak Hautesle-errolden estatistikak Ikasketa-estatistikak.
7. Deskripzioaren kontrolaren eremua
7.1. Artxibariaren oharra
Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa
7.3. Deskribapen datak
2020/04/01
Gako-Hitzak
|