Resultados / Catálogo Nueva busqueda Nueva busqueda    Documentos a reproducir seleccionados hasta este momento    Ayuda Ayuda  
 

 * Izartxoa aurrean duten testuek, oraingoz, gaztelaniaz daude bakarrik.
Seleccionar para reprografiar Seleccionar para reprografiar
Imprimir Imprimir
Imprimir imagen Imprimir imagen
Enlace permanente Imprimir
Idiomas: Euskara, Castellano, Todos Idiomas
 
 
 
GFAko artxibo historikoak > Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa > Estatuko Administrazioaren funtsak Gipuzkoan > Gipuzkoako Estatistikako Probintzia-ordezkaritza (INE). > Estatistika zerbitzuak > Gizarte eta politikaren estatistikak. > Hauteskundeak

 
1. Identifikazio eremua
1.1. Erreferentzi kodea
AHPG-GPAH INE
1.2. Izenburua edo gaia
Familia-buruetako bizilagunen hautesle-errolda espediente orokorra.
1.3. Data (k)
[o] 1945 / 1951
1.4. Deskribapen maila
Funtsaren 4.atala
1.5. Kopurua, euskarria edota neurria
13 dokumentu-sorta,

2. Testuinguru eremua
3. Edukiaren eta egituraren eremua
3.1. Edukia eta garrantzia
Familiako bizilagunen hautesle-errolda egiteko korrespondentzia eta dokumentazioa dago. Dokumentazio horren artean daude hautesle-erroldan familia-buru gisa agertzeko ezintasun-ziurtagiriak eta familia-buruen hautesle-erroldako alten, bajen eta helbide-aldaketen zerrenda ziurtatuak.
Honako hauei buruzko informazioa jasotzen da: prostituzioan aritzen diren pertsonei, guraso-ahala etenda duten pertsonei, baldintzapeko askatasuna duten pertsonei, epaitutako pertsonei, gaixotasun mentala duten pertsonei, entzumen-urritasuna dutenei edo ahoz komunikatzeko desgaitasuna dutenei.
Hautesle-errolda osatzeko eta zaintzeko ardura Estatistikako Zuzendaritza Nagusiari ematen zaio, Erroldaren Batzorde Nagusiaren ikuskaritzapean eta probintzia- eta udal-batzarren bitartez.
Behin betiko zerrendak amaitu ahala, Estatistikako probintzia-buruak Erroldaren Probintzia Batzordera bidaliko ditu, horrek, aldi berean, Aldundiko lehendakariari bidali diezazkion, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara daitezen.
Espainiarrak, hogeita bat urte baino gehiagoko bizilagunak edo hemezortzi urte baino gehiagoko emantzipatuak, gizonezkoak edo emakumezkoak, baldin eta haien mendeko beste pertsona batzuk etxebizitza berean bizi badira eta udal-erroldan halakotzat inskribatuta badaude, familia-buruaren izaera betetzen zuten, eta, beraz, hauteskunde-erroldan agertzen ziren.
3.4. Antolaketa
Estatistika-zerbitzua espediente orokorra izeneko dokumentu-multzo batean oinarrituta antolatu zen. Espediente orokorra Madrilgo zerbitzu bakoitzetik bidalitako dokumentazioaren metaketagatik irekitzen zen, eta kasu askotan, zerbitzuaren izen hori bat zetorren zenbait estatistika motekin. Eta, dokumentazioa 'espediente orokorraren' paper-sortan sartu ezean, espediente orokorraren jarraipena izango den 'hijuela' (artxibotik dokumentazio osagarri moduan izendatu duguna) izeneko beste dokumentu-sorta bat sortzen zen.
Espediente orokor gehienetan, espedientean jasotako korrespondentziaren erregistro-liburu bat gordetzen da. Tresna hau oso baliagarria izan daiteke informazioa aurkitzeko.

4. Sarbide eta erabilpen baldintzen eremua
4.1. Sarbide baldintzak
Irispide mugatua dago prostituzioan diharduten pertsonei, guraso-ahala etenda duten pertsonei, baldintzapeko askatasuna duten pertsonei, epaitutako pertsonei, gaixotasun mentala duten pertsonei, entzumen-desgaitasuna dutenei edo ahoz komunikatzeko desgaitasuna dutenei buruzko informazioa jasotzen duten ziurtagirietara, 3/2018 Lege Organikoa Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoaren legeak xedatutakoaren arabera.

7. Deskripzioaren kontrolaren eremua
7.1. Artxibariaren oharra
Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa
7.3. Deskribapen datak
2020/04/01

Gako-Hitzak

Nivel inferior  
 
EX Familia-buruetako bizilagunen hautesle-errolda espediente orokorra. 1948
EX Familia-buruetako bizilagunen hautesle-errolda espediente orokorra. 1948
EX Familia-buruetako bizilagunen hautesle-errolda espediente orokorra. 1948
EX Familia-buruetako bizilagunen hautesle-errolda espediente orokorra. 1945
EX Familia-buruetako bizilagunen hautesle-errolda espediente orokorra. 1945
EX Familia-buruetako bizilagunen hautesle-errolda espediente orokorra. 1945
EX Familia-buruetako bizilagunen hautesle-errolda espediente orokorra. 1945
EX Familia-buruetako bizilagunen hautesle-errolda espediente orokorra. 1945
EX Familia-buruetako bizilagunen hautesle-errolda espediente orokorra. 1945
EX Familiaburuko biztanleen hautesle-erroldaren espediente orokorra. 1946
Número de registros: 13        1 de 2 Siguiente Final
 
     

© OdiloTID. Todos los derechos reservados.